|
Gaur egungo hiritarrak, Internet dela bide munduko hainbat komunitatetatik hurbilago izanik, bere ezagupenak sarearen bidez hedatzeko joera gero handiagoa erakusten du egunetik egunera, joan-etorrietan denbora erabili beharrik gabe.
Hezkuntza birtualaren eskaera zabalari erantzuteko asmoz eta euskal kultura hedatu eta sustatu nahirik, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Internet bidezko Eusko Ikasgaiak: Zientzia Gizatiarrak, Gizatartekoak eta Naturalak Unibertsitateko Espezialistaren 10. edizioa antolatu dute.
Ikastaroak Euskal Kulturaren sakoneko ikaskuntza eta alor horretan adituak prestatzea du helburu nagusi. 13 jakintza-sailen bitartez, ikastaro honek euskal kultur errealitearen ikuskera emango du, hala egungoa nola historikoa.
13 jakintza-sailetako arduradunak hamar unibertsitatetik datozen irakasle titularrak, katedradunak eta nor bere espezialitatean doktoreak dira. 
|